Leihaketak

Udaberri-udazken garaian gure webguneko baliabideak erabiliz sortutako ipuin lehiaketa antolatu nahi dugu. Euskarazko literatura sormena bultzatu eta irakurmena eta idazmena sustatu nahi ditugu.
Lehiaketa Euskal Herriko Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta egongo da eta hezkuntzako zikloak kontuan harturik 3 maila diferenteetan sailkatuko dira ipuinak:
  • 1. ZIKLOA (LH 1 eta 2)
  • 2. ZIKLOA (LH 3 eta 4)
  • 3. ZIKLOA (LH 5 eta 6)
Ipuinaren originaltasuna eta euskara kalitatea eta zuzentasuna hartuko dira kontuan.

Bira horretan jasotakoekin bukatu eta argitaratu zuen bere "Gramatica de la fantasía" liburua. Autoreak adierazten duen moduan ez da ez teoria bat ez eta errezeta liburu bat ere, umea hazten den ingurua suspertzeko proposamen bat baizik eta bertan jasotzen dira sormena sustatzeko jolas batzuk. Guk eskoletan erabiltzeko aproposenak iruditu zaizkigunak ekartzen ditugu.