Txomin, mozoilo beldurtia
Egilea: kepa
Txomin izeneko mozoiloa Gorbeia inguruko basoetan bizi zen
Txomin bere anai-arrebekin bizi zen, eta oso pozik egoten zen beraiekin jolasten, hitz egiten, ikasten...
Baina Txominek arazo bat zeukan; ez zitzaion gustatzen bakarrik egotea, beldurra ematen zion bakarrik egoteak.
Bakarrik zegoenean, beldurra ematen zion beste animaliekin egoteak. Ezagutzen ez zituen animaliekin egotea ez zitzaion gustatzen. Beldurra ematen zioten saguzaharrek.
Sugeek, oraindik beldur gehiago ematen zioten
Basakatuek ere beldurtzen zuten.
Baina egun batean, bere anai-arrebek beldur horiek kendu behar zituela esan zioten. Basoko animaliak beraien lagunak zirelako, eta beldurtzeko arrazoirik ez zegoelako.
Orduan, Txomin eta bere anai-arrebak basoan zehar joan ziren hegan. Beste animaliak ezagutu eta beraiekin hitz egiteko. Txominen beldurrak zentzugabeak zirela ikusteko.
Eta egun horretatik aurrera, Txominek ez zuen berriz izan beste animaliak ezagutzeko beldurrik. Horrela, askoz ere pozago biziko zela konturatu zen Txomin.
BUKAERA
www.basomagikoa.com
Egilea: kepa
Tresna ona eskolan erabiltzeko
Tresna ona umeekin erabiltzeko, eskoletan, ludoteketan… Jarraitu lanean