Bizitza berria
Egilea: Meri
Zizto lorategi berrira heldu berri zen. Lagun berriak egiteko eta lan bila hasteko gogoz zetorren...
Txoko egokia topatu zuen etxea egiteko eta horretan hasi zen.
Ez zuen espero baina, euria egiten hasi zen!
Perretxikoaren txapel azpian sartu zen ateri izan arte. Bertan, Pinpilinekin egin zuen topo. Heldu berria zela kontatu zionean Pinpilinek eskua luzatu zion eta lorategia eta bertako biztanleak aurkezteko prest agertu zen.
Lorategiko bizitza, euria zenean kenduta, bizitza erosoa zela esan zion Pnpilinek eta laster moldatuko zela esan ere.
Pinpilini esker Ziztok lagun berriak egin zituen lorategian eta bertan luzarorako geratzea erabaki zuen!
BUKAERA
www.basomagikoa.com
Egilea: Meri