Helduentzako oharra

Gaur egungo neska mutilek eguneroko euskarri dituzte teknologia berriak. Tamalez gutxi dira euskaraz sortu eta aritzeko aplikazio, programa eta bestelakoak. Gune hau hutsune horren zati bat betetzeko asmoz sortu da. Umeek aisi aldian edota eskola orduetan erabiltzeko sortu dugu. Helburu pedagogikoa ere badu, jolasean, nabigatzen ari direla ikastea ere nahi dugulako.

Webgune honetan ipuinak sortuko dituzte. Proposatzen dizkiegun irudi bildumetan pertsonai, eszena ezberdinak aukeratu ahal izango dituzte eta beraiek nahi duten ordenan ipuin bat sortu. Irudiak laguntzeko testuak ere sortu ahal izango dituzte. Behin ipuina bukatuta PDF formatuan gorde eta etxean bertan inprimatzeko aukera izango dute. Animatzen badira, eta egoki ikusten baduzue, IPUIN BILTEGIRA igo dezakete beste ume batzuk irakurri eta ikus dezaten.

Zuek, helduak, ere ipuinak sortzera animatu nahi zaituztegu. Zuen seme-alaba edota ikasleentzako opari pertsonalizatu polita izan daitekeelakoan.

Sormena lantzeko proposamen batzuk ere luzatzen dizkizuegu JOLASAK izeneko atalean.

Umeek egiten dutenaren nondik norakoak ezagutu nahi badituzue, ipuinak zuek kudeatu (publiko egin edo ez), izena emateko eta erabiltzaile batekin sartzeko aukera duzue. Kontuan izateko bereziki eskolen kasuan, talde batek egiten duena kudeatu baitezakezue.

Aukeratu, imajinatu, sortu!